XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Uretatik lehorreratu zena Kanbuxin zen.
Zeharo hondaturik.
Hala ere, zorionekotzat har zezakeen bere burua.
Tusuriei atzera egiten dien gauza bakarrarekin topo egin zuen eta.
Ura.
Hain dira uraren etsaiak non ez bait dira inoiz garbitzen.
Inguruan eta ez hain inguruan egokitzen diren usaimenek pairatzen dituzte ondoreak halabeharrez.
- Nor... tzu... zarete...
-Kanbuxin desitxuragabetuak ozta-ozta ahoskatu ahal zituen hitzok.
Putreek klaskatu balute ere, egoera hobean zegokeen.
- Ez larritu Kanbuxin, Oiloxin eta Anttuxin gaituk, hi etxeratzera etorriak.
Anttuxinek esandakoa pozaren pozez hartu zuen Kanbuxin gaixoak.
- Baina nolatan sartu hintzen hemen, tusurien erresuman, gizagaixo halakoa?
- Nik... ez nekian... ezer
Berak... esan zidaan... hona etorri eta... eta tusuriek... inongo oztoporik... gabe
Nik... zalamandrana lotsagaldu zipotz... horrek... esana sinetsi... nian... goitik behera.
Hona... hemen atarramendua.